XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumaian itsasora egokitu dute: Gomezago Buruaundi.

Izena ere antzekoa da: Olentzero eta Gomezaro edo Gomezago.

Gaur Gomezago hura galdu da.

DON WENCESLAO

Zumaiako erretorea zen.

Honen iloba balek Cara al sol egin zuen.

Orduan Zuloaga pintoreak estudio bat dauka Zumaian.

Gizon ospetsuak etortzen dira: Ortega y Gasset, Belmonte, Martinez Kleiser, etab.

Zuloaga eta talde honek ospitalea egiten dute.

Behin berbena handi bat antolatzen dute ospitalearen alde.

Igandean Don Wenceslaok sermoi gogorra egiten du:

- Ospitalea ona da, baina diru hori txarra da.

Geroztik talde hori asko erretiratzen da.

Zumaiara gutxi etortzen dira.

Adolfo jostuna edo Adolfo sastrea gizon liberala zen.

Ez du elizarik zapaltzen.

Eta amorante batekin bizi da.

Don Wenceslaok sermoi gogorra egiten du.

Eta meza ondoren manifestapena Adolforen etxera.

Adolfok txakur bat dauka.

Eta txakurrari Don Wenceslao izena jartzen dio. Don Wences.

Don Wenceslao eta Arrate alkatea ere ez dira ondo konpontzen.

Errepublika garaiak.

Erretoreak agintarien bankua kentzen du elizan.

Orduan alkateak kalea ixten du, barreraz eta altzarriz.

Don Wenceslaok ezin du prozesiorik egin.